PROIEKTUAK‎ > ‎NORMALKUNTZA‎ > ‎ALDIZKARIA‎ > ‎

GURE BERBA



GRADUAZIO EKITALDIA TORREZABALEN

2013ko ekainaren 14an 2. batxilergoko ikasleen graduazio ekitaldia ospatu genuen.

Ikasleen eta gurasoen gogoetan aspalditik zegoen horrelako ekintzaren bat antolatzea. Aurten, 2. batxilergoko ikasle eta guraso batzuen lanari esker lortu dugu ekintza gauzatzea. Batez ere, Maialen Rodriguezen lana eskertu nahi dugu, ekintza horren koordinatzailea, bultzatzailea eta aurkezlea izan delako.

Bertan, momentu hunkigarriak bizi izan genituen. 

Gure ikastetxean elkarrekin egindako ibilbidea bukatu da, baina zuentzat beste zeruertz bat irekitzen da.

Zorionak guztiei  eta gurean ikasitakoa zuen bizitzatan probetxugarria izatea espero dugu.




ELEXALDE INSTITUTUA JAIETAN

Ekainaren 13an institutua jai giroan murgildu genuen. Guztion artean hainbat ekintza dibertigarri antolatu genituen
 eta parte ugaria izan zen. Hauexek izan ziren antolatutakoak: futbito txapelketa, mahai-tenis txapelketa, herri kirolak,
maitasun Saidetza MSen lehiaketa, 4. DBHkoen Movie makerrak, patioko jolasak eta ekitaldi musikala. Gainera, 
sabela bete-bete genuen Guraso Elkartekoek banadutako txoripanekin eta freskagarriekin. Urtekariak ere egun
 berean banandu ziren.
Guztion artean jai giro polita sortu genuen. Ibon Garcia speaker lanetan ibili zen eta ondo astindu zuen giroa.
Hemen dituzue egun horretako argazki batzuk.









Datorren ikasturtean gehiago!!!!





 ZUZTARLUZE ELEXALDE INSTITUTUAN

Ikasturte honetan-zehar gure ikastetxeak Galdakaoko udalaren hezkuntza eta euskara arloak bideratu duen Zuztarluze lehiaketan parte hartu du. Ekintza honen bitartez, ZUZTARRETATIK AHORA egitasmoaren barruan Nerbioi-Ibaizabal bailarako ahozko ondarea ezagutzera eman eta gizarteratu nahi izan dugu.
Proiektu honen aurkezpen ekitaldia 2012ko abenduaren 2an Torrezabal Kultur Etxeko Areto Nagusian egin zen eta bertan ikastetxe honetako bi irakaslek parte hartu zuten.
2013ko otsailatik aurrera gure ikastetxeko 28 ikaslek lehiaketa honetan parte hartu dute. Asko ikasi dute Galdakaoko inguruaren eta ondarearen gainean. Maiatzan ikastetxean bertan, aurre finalak egin genituen eta Torrezabaleko finalera  hauexek joan ziren:
                                            - 1. DBH: Irene eta Marina De la Fuente.
                                            - 2. DBH: Ane Perez eta Ane Bernaola.
                                            - 3. DBH: Lorea Atutxa eta Unai Beitia.
                                            - 4. DBH: Jon Lezameta eta Beñat Argoitia.
Final bietan puntu gutxigatik bigarrenak geratu ginen. Esan behar dugu oso giro polita eta euskalduna sortu dela lehiaketa honen inguruan.
Hurrengo ikasturterako prest gaude berriro parte hartzeko .
Hemen dituzue lehiaketan hartutako argazki batzuk:
 
                 

                                             
                  

                  



JON ARRETXE IDAZLEA GUREAN

2013ko apirilaren 16an Jon Arretxe idazlea Elexalde Institutura hitzaldi bat ematera etorri zitzaigun. Emanaldiaren hasiera idazle askok hasten duten bezalakoa izan zen, bere bizitzaren gaineko kontuak adieraziz: zer eta non ikasi zuen, non bizi izan den eta non bizi den, e.a.
Sarrera horren ostean liburu guztien barnean historia edo istorio eder bat egoten dela jakinarazi zigun eta, jakina! guk irakurritako "Lurraren taupadak" liburuan ere bazegoela azpimarratu zigun, baita erabateko zehaztasunez aurkeztu ere idazleak berak Amazoniara egindako hiru joanaldiei esker idatzitako liburua dela irakurritako liburu hori. Arretxeren hiru bidaia horien berri irudiez eta bere berba jarioei esker izan genuen. 
Guztiok liluraturik geunden bere bizipenak entzuten; txundituta geunden!
Hain zen esperientzia aberasgarria aurkeztu ziguna!
Hitzaldiak aurrera egin ahala egiten genizkion galderei erantzun zien giro atsegina bezain lasaia sortuz.
Jon Arretxe Institutura berriro bueltatzea espero dugu, merezi baitu!




KORRIKA 18

Korrika 18. martxoaren 21ean pasatu zen gure herritik. Hori dela eta, gure ikastetxean hainbat ekintza antolatu ziren: horma-irudiak egin eta pasilloetan jarri, korrikaren informazioa zabaltzeko hitzaldiak eman, korrika txikian parte hartu, ...
Gainera, 1481. km-a Andra Mari Ikastetxearekin batera erosi genuen.
Bestalde, korrika txikian DBHko 1. eta 2. mailako ikasleek hartu zuten parte. 
Korrika 18. 10:30ean sartu zen Aperribaitik eta 11:00etan irten zen Zuatzutik. Ikastetxeko ikasle, irakasle eta guraso askok parte hartu zuten.
ZORIONAK GUZTIOI.

  
 

   

 
 



PLATONEN EPIDIKO OBRA

Martxoaren 18an, 4. DBH, 1. batxilergoko eta 2. batxilergoko latina ikasten dugun ikasleok Campos Eliseos antzokira EPIDIKO obra ikustera joan ginen. Gure adineko aktoreak zeuden oholtza gainean, eta asko gustatu zitzaigun haien interpretazioa.
Obra hau klasikoa da, baina gaurkotutako bertsioa ikusi genuen.




USANSOLOKO OSPITALERA BISITA

2. batxilergoko Biologia ikasleok, martxoaren 5ean, Galdakao-Usansolo ospitala bisitatu genuen.
Lehenengoz ospitalaren funtzionamendua azaldu ziguten. Gero, larrialdietan, arnasketa artifiziala eta masaje kardiakoa nola egin azaldu ziguten.
Botikatik ere pasatu ginen eta gaixoei nola banatzen zaizkien dagokien dosia ikusteko aukera izan genuen
Guztiontzat bisita interesgarria!!





UXUE ALBERDI IDAZLEA ELEXALDEN

Martxoaren 1ean, ostiralean, Uxue Alberdi bertsolaria eta idazle famatua Elexaldera etorri zitzaigun Batxilergoko 2. mailakoei hitzaldi bat ematera. Hasieran berak idatzitako bertso bat irakurri zigun, bertsoan fikzioa eta errealitatea nahastuz bere burua deskribatu zuen. 
Ordu bateko hitzaldia izan arren, entzuleen ustez, gure ustez, oso arin pasatu zen eta bertan egon ziren irakasleek ere liluratuta utzi zituen.
Gai askori buruz hitz egin bazuen ere, aurten irakurri dugun "Aulki jokoa" liburua idazteko hartu zituen gaiez mintzatu zen, hau da, heriotzaz, jaiotzaz eta feminismoaz.
Hitzaldia ikaragarria , hunkigarria eta pentsarazi eragiten duen horietako izan zen.
Eskerrik asko Uxue.


Nerea Izaguirre eta Ane Abasolo  6B

 




MUSEUM CEMENTO REZOLA

Otsailaren 22an, Elexalde institutuko DBHko 2B eta 2C taldeetako ikasleek eta zenbait irakaslek Añorgako Rezola Zementu Museora egin genuen txangoa.
Goizeko 8:45ean atera ginen Elexaldetik autobusez, eta bidaia luzea egin ondoren ( ia-ia bi ordu) Museoaren parkinera heldu ginen.
Museoan bisita gidatua izan genuen eta azalpenak ematen zizkiguten bitartean, "Zementuzko mundu bat" bideoa ere ikusi genuen, horrela historian zehar zementuak izan duen erabileraz jabetu ginen.
Behin amaituta, taldeko argazkiak atera genituen eta Cementos Rezolaren maketa batean jardun genuen. Ostean, betaurrekoak, linterna eta kaskoa jantzi eta barrura sartu ginen zementuaren fabrikazio prozesu osoa ikusi eta ikasteko: lehengaia ateratzetik hasi, landu eta labean egosi, fabrikatu eta bidaltzen den arte. 
Oso interesgarria izan zen.


Jon Zamalloa  2C

 





 
   MIHILUZE SAIOA.

Urtarrilaren 29an, 1. batxilergoko ikasleok, ikusle joan ginen ETBko Mihiluze programara. Ongi etorri beroa egin ziguten hango arduradunek, baita eskerrak eman ere joateagatik. 
Egonaldian bi programa  grabatu genituen eta tartean hamaiketakoa ere eskaini ziguten.Aurkezleak oso atseginak izan ziren eta giro ezin hobea lortu zuten.
 Interesgarria izan zen telebistako saio bat nola egiten den ikustea. Esperientzia polita izan zen, beraz, errepikatzeko modukoa.


Ane Atutxa eta Irene Gutierrez  5C

     


 

URDAIBAIRA  TXANGOA

Urtarrilaren 11n Elexaldeko DBH 2. mailako ikasleok txango bat egin genuen Urdaibaiko Biosfera Erreserban dauden Busturiko Madariaga Dorretxera, Euskadiko Biodibertsitate Zentrora eta Txatxarramendi irlara.
Madariaga dorretxera heldu ginenean, motxilak utzi eta Txatxarramendi irlara abiatu ginen, Sukarrieta eta irla bera lotzen duen zubia gurutzatuta. Lehendabizi, hondartzara jaitsi ginen, han monitoreek azalpenak eman zizkiguten Urdaibaiko Biosfera Erreserbari eta aberastasun ekologikoari buruz. Ostean, txirlak, arrainak... bilatu eta aztertu genituen.
Gero, Madariaga dorretxera itzuli ginen autobusez. Sartuaz batera munduko bola handi bat zegoen eta bertako arduradunek munduko Biosfera Errerserben gaineko azalpenak eman zizkiguten. Ostean, katalejoekin itsasadarraren paisaiaz gozatu genuen.
Ikustaldia amaituta, kanpoan taldeko argazkia atera genuen. 
Oso txango atsegina eta interesgarria izan zen; batzuek lehendik ezagutzen genuen , hala ere, horrelakoak izugarri gustatzen zaizkigu: natura, izakiak... Ederto batean pasatu genuen.


Jon Zamalloa  2C

 



D'ABADIEKO GAZTELUA.

Gabonetako oporrak ondo hasteko, abenduaren 21ean, azkenengo eskola egunean, batxilergoko 2. mailako ikasleok Hendaiara txango bat egin genuen.
Bidaia luze baten ostean, D'abadieko gaztelura heldu ginen. Ikaragarrizko eraikuntza, benetan! Bertan Virginie eta Anttoine D'abadie-ren istorioa kontatu ziguten.
Abenturaz eta oroitzapenez beteriko gaztelu hartatik irten ginenean, argazki batzuk atera genituen eta jarraian, Donnibane L'hoitzunera joan ginen bazkaltzera. Hondartza ondoan jan genituen gure otartekoak, eta denbora librea izan genuenez, hango dendak ikusteko aprobetxatu genuen. Zein ondo!
Egun luze eta neketsu bati amaiera emateko, autobusean sartu eta gehienok lotan eman genuen itzulerako bidaia.

Ea halako txango zoragarri gehiago egiten ditugun!


 

Ane Abasolo eta Nerea Izaguirre  6B



ATAPUERCA ETA EBOLUZIOAREN MUSEOA.

2012ko abenduaren 5ean 1. batxilergoko ikasleak Atapuercara joan ginen. Txamarrak eta bufandak hartuta, Burgosera abiatu ginen. Lehenengo geldialdia Burgoseko Eboluzioaren Museoa izan zen. Bertan, gizakiak izan duen eboluzioa azaldu ziguten, eta gure arbasoez, erabiltzen zituzten tresnez... hitz egin ziguten.
Oso interesgarria izan zen. Ondoren, autobusa hartu eta Atapuercako aztarnategira joan ginen. Han indusketa guneak ikusi genituen eta museoan ikusitako hezurrak ere bai.
Irteera benetan interesgarria!

Ane Sorrarain eta Stephany  Vazquez  5C.
 
 
 
 
 
  
 
 
 
BATXILERGOKOEN HITZALDIA EUSKARAREN EGUNAREN INGURUAN 

Pasa den  abenduaren  4an, batxilergoko ikasle batzuk euskarari buruzko hitzaldi bat ematera etorri zitzaizkigun gelara. Hitzaldia oso interesgarria izan zen, eta bertan azaldu ziguten gaur eguneko hainbat hitz nondik datozen eta mitologiako hainbat pertsonaien ipuinak kontatu zizkiguten. Bertan, askotan gaztelerara pasatzen garela konturatu gabe ohartu ginen.  Power pointa erabiliz, informazioa oso ondo aurkeztu zuten eta hitzaldia oso interesgarria iruditu zitzaigun. Lan handia egin zuten eta haien ahalegina eskertzekoa da.

Datorren urterako,  beste ikasle batzuek horrelako hitzaldia batean parte hartzea espero dugu, merezi du eta.

Ainhoa Sanchez eta Garatz Unamunzaga 4. DBHB

 


       
             


EUSKARAREN EGUNAREN OSPAKIZUNA PLAZA GORRIAN
 

Abenduaren 3an , arratsaldean, DBH 1. eta 2. mailako ikasleekin Lehendakari Agirre plazara  jaitsi ginen, eta bertan,  Bengoetxeko  eta Eguzkibegiko ikastetxeetako  ikasleekin elkartu ginen. Ikasleek hainbeste ekintzatan parte hartu zuten eta girotu genituen bazterrak, bai horixe!

 Jaia ekitaldi musikalarekin hasi zen eta hor egon ziren gure batxilergoko abeslariak eta trikitilariak bazterrak alaitzen. Pregoia ere irakurri genuen . Azkenik Elexaldeko hiru taldek herri kirolen lehiaketan  parte hartu zuten. Argazkietan ikus dezakezuenez, oso ondo pasatu genuen guztiok, batzuek parte hartzen eta besteok animatzen. Ospakizuna benetan polita izan zen. Batek baino gehiagok izerdi patsetan bukatu zuen, eta hurrengo egunean batzuk giharreko minekin egon ziren.

Jaia antolatzeko   Elexalde BHI ,Bengoetxe BHI eta Eguzkibegi ikastetxeetako Normalkuntza arduradunak , Galdakaoko udaletxeko euskara zerbitzuko teknikariarekin askotan bildu ginen.  Gure aldetik eskerrak ematen dizkiogu Miren Atutxari, euskara teknikariari, jaiaren antolaketan egindako lan guztiagatik.

Ikusi argazkiak eta giroaz ohartuko zarete.
 
                                                                   

              

              
 
      
    
                                                                                        
                  
EUSKARAREN EGUNA OSPATZEKO PAPAR-ORRATZ LEHIAKETA
Urtero legez, aurten ere, ikastetxeko ikasle, irakasle eta langile guztiei Euskararen Eguna ospatzeko gure ikasle batek diseinatutako PAPAR-ORRATZA banatu zaizkie.Lehiaketa urrian ipini zen martxan eta arrakastatsua izan da,izan ere, 49 diseinu jaso ditugu. Maila altuko diseinuak izan ditugu, eta azkenean, 1 DBHko Naia Etxebarria izan da irabazlea.
Proposamen guztiak zuzendaritzako pasilloan daude ikusgai.
Erdu eta ikusi egizuz!!!
                                                                                                                                                                                                                                                                       
     
                                                                                                              
           NAIA ATXEBARRIA ETA JAVI MENTXAKA
 
                                                                                                     
                                                                                                      
      
 
                               IRABAZLEA
 
 
 


AITZOL ALTUNA GURE ARTEAN

Aurten , urriaren 23an, Aitzol Altuna galdakoztarra ikastetxera Bizkaiko eta Galdakaoko historiaz hitz egitera etorri zaigu.Bera, berez, ekonomilaria da,baina bere pasioa historia da.Historiako artikulu eta liburu asko idatzi ditu. Hemen ikus dezakezue bigarren mailako ikasleak berarekin solasean. 

Hainbeste datu eman zigun, baita Galdakaoren gainean informazioa ere: Lekueko etxe dorrea, Santa Mariana, Elexaldeko eliza…Hurbileko historia jorratu zuen. 

Gustura egon ginen berarekin. Informazio iturri izugarria da, eta transmititzeko prest dagoenez, ez dugu kontaktua galduko!!! 



                   

 

NORMALKUNTZAKO BATZORDEAK

Aurten ere hemen gaude Elexalde institutuko Normalkuntzako Batzordekideak. 
Ikastetxeko esparru guztietan euskararen erabilera indartzea da gure helburutariko bat. Gure herri kulturaren transmisioan lana egiteko asmoak ere baditugu: abestiak , ipuinak, esaera-zaharrak…Horiek guztiak erakutsiko ditugu geletan. 

AUPA ETA AURRERA !!! 

    

              1.DBHko BATZORDEA.                                                                     IRAKASLEEN BATZORDEA.  
               3. eta 4. DBHko BATZORDEA. 

GOTZON BARANDIARAN ELEXALDEN

Otsailaren 17an, Gotzon Barandiaran poeta, idazle eta Elexaldeko ikasle ohia etorri zen institutura 2. Batxilergoko ikasleoi hitzaldi bat ematera. Gotzon beste hainbat gairen artean poesiari buruz mintzatu zitzaigun, eta bere lanen inguruan ere aritu zen hizketan. Berarekin egondako denbora laster batean igaro zitzaigun, oso kontu interesgarriak jorratu baitzituen. Garrantzi berezia eman zion berak irakurtzeari, bere ustetan ez garelako horrela hain engainaerrazak izango.

Unai Atutxa  6A


EUSKAREN ASTEA

Euskal Herrian abenduaren 3an Euskaren eguna ospatzen dugu. Iaz larunbata izan zenez, Elexaldeko institutuan “EUSKERAREN ASTEA” abenduaren 5etik 9ra egitea erabaki genuen. Euskaren aldeko ekitaldi ugari egin genituen eta ikastetxea primerako giroan murgildu genuen. 

Hauexek dira gindakoak: 

Urtero legez, gurean Euskararen eguna ospatzeko PIN lehiaketa antolatu genuen. Aurten 2. DBHko ikasle batek irabazi du:Paula Barato. Hemen duzue saria jasotzen Normalkuntza partaide baten (Martea Bengoa) eta zuzendariaren (Javi Mentxaka) eskutik.


3.DBHko ikasleak , Zuriñe Mayor soinketako irakasleak bultzaturik, Herri Kirolak egiten aritu ziren. Hemen dituzue sokatirako eta txingetako argazkiak. Batzuek izerditan blai zeuden bitartean ,beste batzuen ahaleginak ikusita asko disfrutatu genuen. 


4 DBHko ikasleak Durangoko Azokara joan ziren. Euskera mintegiak antolatu zuen irteera eta han ibili ziren musikaz, liburuz eta artistaz inguraturik.

1. Batxilergoko ikasleek Herri Kultura eta Mitologia saio bat prestatu zuten DBHko 1. eta 2. mailako ikasleentzat eta irakasle lanetan aritu ziren. Gaur eguneko gure hizkutzaren egoera kontatu zieten ipuin batzuekin edertuz.




Futbito txapelketari hasiera eman genion.Batxilergoko neskek mutilen kontra jokatu zuten. Oso jokaldi polita izan zen. Adiskidetasuna eta elkarren arteko errespetua nagusitu ziren gure zelaian.

4. DBHko eta 2. Batxilergoko hainbat ikaslek patioko jolasak prestatu zituzten 1. DBH eta 2. DBHko ikasleentzat.Aspaldiko partez patioko bazterrak euskaldundu ziren.

Asteriari bukaera emateko 4. DBHko eta Batxilergoko ikasle batzuek ekitaldi musikala prestatu zute. Trikiaz eta panderoz lagunduta euskal musika oparitu ziguten. Gure artean musikari apartak ditugu! 





GONTZAL GURE KOBLAKARIA

 Abenduaren 5ean  etorri zitzaigun abeslari  famatu bat, Gontzal Mendibil hain zuzen ere. Beharbada gure artean ez da hain ezaguna baina gauza bat erakutsi zigun : “ Kantatu eta alaiago biziko zara´´ . Eta zergatik ez? Berak irribarrea zeukan bere ahoan itsatsirik, zergatik ez gara gu ba saiatuko hala izaten?

Abestu zuen lehen kanta “merezi ote´´ zuen izena, eta behin eta berriro galdetzen zigun merezi ote zuen bakarrik egoteak? Galdera ona da, eta uste dugu guztiok erantzungo genukeela ezetz, noski. Hainbat kanta abestu genituen berarekin , batzuek besteek baino gehiago, baina azken batean denok animaturik.

Nabarmendu behar den gauza bat  euskararen kontua da. Penagarria da abeslari bat etorri beharra, guk euskara zer nolako arriskuan dagoen antzemateko. Begiak itxirik ditugu oraindik, eta ez dugu ikusten gure aspaldiko hizkuntza  hau pixkanaka galtzen ari dela. Baina Gontzal Mendibil bezalako hainbati esker, euskerak bizirik dirau.

Agian gehiegi esatea da, baina euskaragatik dena emango zuelakoan gaude gu. Eta zuk, dena emango zenuke?



ZIENTZIAREN ASTEA

DBH 4. mailako Fisika eta Kimika edo Biologia-Geologia ikasgaiak ditugun ikasleok 2011ko abenduan Bilboko Alhondigara joan ginen Zientziaren Astea ospatzera. Han,   zientziari buruzko hainbat stand ikusi genituen, adibidez: kimikakoa, fisikakoa, biologikoa, geologikoa, ingenieritzakoa, arkeologiakoa…

Gehien gustatu zitzaizkigunak kimikakoa eta arkeologiakoa izan ziren. Kimikako standean egin genituen esperimentuen artean nitrogeno likidoan sartutako galleta bat jatea eta maizena eta urarekin egindako esperimentu bat gustatu zitzaizkigun gehien. Arkeologiako standean antzinako itsasontziak nola egiten zituzten azaltzen zuten, baita lan egiteko objektuak ere ( lantzak esaterako) egurra, harriak eta hezurrak erabiliz egiten zituztela. Joan ginen ikasle guztiok oso pozik atera ginen. Errepikatzeko moduko irteera da!  






MIHILUZE

Azaroaren 23an, Batxilergoko lehenengo mailako eta B taldeak Miramonera joan ginen. Han, guztiok ezagutzen dugun EITBko programa ezagun batean, Mihiluzen, agertu ginen publiko gisa.                                                                                                                                 Goiza ez zen oso ondo hasi, izan ere, ikasleak jaso behar zituen autobusa berandu heldu baitzen. Bidaia luze baten ostean, Miramongo estudioetara iritsi ginen eta  segurtasun kontrola igaro behar izan genuen sartzeko.                                                                             

Jada barruan, Mihiluze grabatzen den platora joan ginen, eta han Kike Amonarriz eta Ilaski Serrano ezagutu genituen. Horiek zer egin behar genuen azaldu ziguten txantxak eta umore ona galdu gabe.                                                                                                        Programa grabatzen genuen bitartean txaloak eta urduritasuna ziren nagusi. Hala ere, oso ondo pasatu genuen txaloka, eta lehiakideei egiten zizkieten galderak erantzuten saiatu ginen.                                                                                                                                         Horren ostean, indarrak berreskuratzeko hamarretako gozo bat eman ziguten. Aire pixka bat hartu eta jarraian bigarren programa grabatzera joan ginen.

Egun luze eta neketsu, baina paregabe horren ostean, Galdakaora itzultzeko bidea hartu genuen.

Ane González / Nerea Izaguirre   5B

   



IBAIZABAL

DBH2. mailako guztiak Ibaizabal ibaia aztertzen egon ginen, ibaia eta inguruak egia esan.Pentsatzen genuen baino hobeto dago, bizitza nabaria da: landareak eta animaliak ikusi genituen , baina baita zoritxarrez gizakien aztarnak: plastikoak, latak, gurpilak… ibaia zabortegia bihurtuta.Den dena argazkietan batu genuen, gero klasean lantzeko zer egin gure ingurua hobetzeko.

AZPEITIAKO INGURUGIRO ETXEA ETA UR EDERREKO ARAZTEGIA

Urriaren 7an eta 14an DBH1 mailako ikasleak Azpeitiara joan ginen Ingurugiro Etxe museora eta Ur Ederreko araztegira.

Ingurugiro etxean ikusi genuen alde batetik gure etxeetan sortzen den zabor kantitatea gero eta handiagoa dela eta ezin dugula horrela jarraitu.

Zer egin dezakegu? Birziklatu  eta berrerabili!.

Bestetik  ikusi genuen Lurran dagoen ura altxorra dela, baina guk zoritxarrez kutsatzen dugu eta alferrik galdu.

Museotik atera eta gero bokata jan genuen, atsedenaldia, Santutegiaren aurrean dagoen parkean. Ondoren berriz autobusa hartu eta araztegira joan ginen. Han  azaldu ziguten Azpeitian edaten den ura nola tratatzen den edangarria bihurtzeko.

Motxilatxo bat oparitu ziguten eta bukatu zen txangoa.


IKASLE LAGUNTZAILEAK

Hemen gaude bigarren DBHko ikasleak teknologia klasean, Normalkuntzarako egindako lanerekin. Polito atera zaigu , ezta?

Lan hau Jesus de Blasen laguntzarekin egin dugu. Ikusten duzuenez poz-pozik gaude guztiok!









GURE BIGARREN ESAERA-ZAHARRA

Urrietan, kakamokordo handiek herrietangure bigarren esaera-zaharra da. Zein da esanahia?Egungo egutegian iraila eta urria izenez ezagutzen ditugun hilabeteak aspaldi urri lehenengoa eta urri bigarrena deitzen ziren. Horrexegatik plurala erabiltzen dugu.

Sasoi horretan uzta jasotzen zen bai soloetan bai mendiko zuhaitzetan: indabak, piperrak, kalabazak, hurrak, intxaurrak, gaztainak…

Esaera honek janari ugari zegoela esan nahi du.

Apur bat eskatologikoa  izan arren egia osoa da.




NORMALKUNTZAKO IKASLEEN BATZORDEKIDEAK

Hemen daude aurtengo normalkuntzako ikasleen batzordekideak.Guztiek argazki bakarrean ez zirenez sartzen bi atera behar izan ditugu. Zerrendaluzea denez ez ditugu aipatuko izenak, baina jakin itzazue, gure artean institutuko ia maila guztietako ikasleak daudela .Orain lanean hasi beharko dugu gure proiektua aurrera eramateko.


 
 

ANIMO ETA EKIN!


NORMALKUNTZAKO IRAKASLEEN BATZORDEKIDEAK

Hemen gaituzue aurtengo Normalkuntzako irakasleen batzordekideak. Zer?Argazkian dotore –dotore gaude, ezta? Bi falta dira, Aitziber Barrenetxea eta Esther Lopez, biak P.Tak.

Mintegi gehienak partaideren bat dute gure batzordean, hemen duzu zerrenda:

- Euskera mintegikoak: Amaia Zelaia , Bakarne Begoña eta Arantzazu Aldanondo.

- Historia mintegikoa: Gotzone Bilbao.

-Musika mintegikoa: Mertxe Candina.

-Zientzia mintegikoa: Marta Bilbao.

- Matematikako mintegikoak: Marije Barrenetxea eta Ana Aiesta.

- Plastikako mintegikoa: Jose Mari Arriola.

-Teknologia mintegikoa: Juantxu Urkiaga.

- Zuzendaritzako ordezkaria: Andoni Pinuaga.

Hau bai talde ederra! Ikusten duzuenez, denok  prest gaude gure zentroko normalkuntzako proiektua aurrera eramateko.


Subpáginas (1): Elexalde institututa jaietan
Comments