Elexalde institututa jaietan

Ekainaren 13an institutua jai giroan murgildu genuen. Guztion artean hainbat ekintza dibertigarri antolatu genituen eta partaidetza ugaria izan zen. Hauexek izan ziren antolatutakoak: futbito txapelketa, mahai-tenis txapelketa, herri kirolak, maitasun SMSen lehiaketa, 4. DBHkoen Movie makerrak, patioko jolasak eta ekitaldi musikala. Gainera, sabela bete-bete genuen Guraso Elkartekoek banadutako txoripanekin eta freskagarriekin. Urtekariak ere egun berean banandu ziren .

Guztion artean jai giro polita sortu genuen. Ibon Garcia speaker lanetan ibili zen eta ondo astindu zuen giroa.

Hemen dituzue egun horretako argazki batzuk.

Datorren ikasturtean gehiago!!!!