BERRIAK

AIREAREN KALITATEA NEURTZEN

Galdakaoko airearen kalitatea ezagutzeko beste aurrerapausu bat eman dugu. Gaur, martxoaren 5ean, ikasle batzuk joan gara nitrogeno dioxidoa neurtzen duten sentsoreak, otsailaren 6an jarritakoak, biltzera. Orain laborategira eraman eta datuak emandakoan Elexalde institutua osatzen duen Hezkuntza komunitatean, Udaletxean eta interesaturik egon daitekeen edonori zabalduko diogu  egingo diren informazio-bileratan. Honen berri aurrerago izango duzue.

BATXILERGOKO AURREMATRIKULA (2024-2025)

IRAGARKIA BATX.pdf

EYP European Youth Parliament

(otsailaren 9etik 11ra)


Bilbao Regional Selection Conferences RSC 2024


Uxue Valle (1.Batx), Gotzon Juaristi (1.Batx), Andoni Ruiz (1.Batx), Iraia Fernandez (1.Batx) Usune Fernandez (4DBH) eta Nora Ojenbarrena (4DBH) ikasleek, gure ikastetxea ordezkatu dute Gazteriaren Europako Parlamentuan EYP.


European Youth Parliament 40 herrialdetan dagoen gobernuz kanpoko eta irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta bere saioetan (Europako Parlamentuaren benetako saioen simulakroak dira) Europa osoko gazteek gaurkotasuneko eta interes orokorreko gaiak eztabaidatzen dituzte.


DBHko 4 ikasturteko edo hainbat ikastetxetako batxilergoko lehen mailako ikasleak taldetan biltzen dira, eta Europako Parlamentuan eztabaidatzen den arazo bati irtenbidea ematen saiatzen dira.


Talde bakoitzak bere konponbidea aurkeztu behar du gainerako taldeen aurrean, eta ebazpen horren inguruko eztabaida sortzen da; ondoren, ebazpen hori onartzen den ala ez ikusteko bozkatzen da.


Ondorengo lekuetan ospatu da



Parte hartu duten ikastetxeak honako hauek izan dira:



ETA GURE IKASLEEK PRIMERAN EGIN DUTE


Uxue Valle gure ikaslea aukeratu dute gure ikastetxea ordezkatzeko Valencia National  Selection Conferences NSC 2024 topagunean.


ZORIONAK !! CONGRATULATIONS!!!

NITROGENO DIOXIDO MAILA NEURTZEKO SENTSOREAK

Gure eguneroko jarduerek, bereziki nola mugitzen garen, airearen kalitatean eragina dute.

Autoen errekuntza-prozesuetan, besteen artean, nitrogeno dioxidoa, NO2, sortzen da. Gas hori narritagarria da eta arnas sistemari kalteak eragin ditzake era kronikoan (asma, alergiak), erikortasuna eta heriotza sortuz kasu larrienetan.

Sagarrak talde ekologistak airearen NO2aren kontzentrazioak neurtzeko (udalerrien mugikortasun planak hobetzeko asmoz) kanpaina bat jarri du martxan "GreenScent, Smart Citizen Education for a green future" proiektu europarraren barne. Proiektuan Basauriko, Galdakaoko eta Etxebarriko ikastetxeak parte hartzen ari gara.  

Otsailaren 6an eman genuen lehenengo  pausua: Sentsore pasibo batzuk jartzea Galdakaoko leku estrategikoetan NO2 maila neurtzeko.

PATIO GARBIKETA 

Ikasleek hausnarketa egin behar dute patioan geratzen diren hondakinen inguruan. Horretarako bakoitzean talde bat arduratzen da patioan gelditzen diren hondakinak jasotzeko. Irudietan DBH 2B-ko ikasleak patio-garbiketa egiten. 

BASQUE COUNTRY MOBILITY


2023ko azaroaren 24-25etik abenduaren 1-2ra bitarteko astean, Eramus programaren barruan, gure institutuak harrera egin die Varsoviako (Polonia) 7 ikasleri, Berlingo (Alemania) 6 ikasleri, Casertako (Italia) 11 ikasleri eta 7 irakasleri.


Ikasleak gure Erasmus ikasleen familietan bizi izan dira. Euskal Herriko kulturari buruz ikasi dute, demokrazia eta ingurumenari buruzko tailerrak egin dituzte, euskararen egunean parte hartu dute, gure ikasleen familiek prestatutako Euskal Herriko janari tipikoa dastatu dute, alkateak harrera egin die eta Gernika eta Bilbo bisitatu genuen.

Hiru herrialdeen arteko loturak estutzen dituen esperientzia paregabea izan da.


Egindako ekintza guztien berri www.erasmuselexalde.com web orrian duzue.

GURASO ELKARTEA

Urtero bezala, Guraso Elkarteak, hainbat ekintza antolatzen lagundu digu.

Ezinezkoa izango zen ekintza guzti hauek egitea beraien laguntzarik gabe.

MILA EZKER!!!

ERASMUS+ PROIEKTUKO GURE HURRENGO TALDEA

ERASMUS+ talde berria, 3DBHko ikasleek osatuko dute eta ondorengo bi ikasturtetan landuko dute proiektua (2023-2025). Jasangarritasuna lantzeaz gain Europako herritar izatera ere ikasiko dute. Haien ingelera maila ere hobetuko da egingo dituzten mugikortasunei esker.

Welcome to Erasmus+!!!

Gure ikasleek egin dituzten jarduera guztiak, baita egingo dituztenak ere, webgunean jarrita daude ( www.erasmuselexalde.com ) eta bizitatzera gonbidatzen zaituztegu.

EYP EUROPEAN YOUTH PARLIAMENT

Gure ikaslea den Olatz Villamayor, Bilbon egindako EYP European Youth Parliament-eko eskualdeetako saioetan hautatu zuten. Europako Parlamentuak Marbellan egindako saioetan parte hartu du. Saio horiek 6 eguneko iraupena izan zuten, eta ordezkariek Europar Batasunari eragiten dioten benetako arazoei buruz eztabaidatu eta irtenbideak proposatu zituzten. Batzordeko bi lanegun eta Batzar Nagusiko bi egun izan ziren,  Marbellako Biltzar Jauregian.

Gure ikaslea Europa osoko eta hainbat nazionalitatetako gazteekin ere bildu zen, besteak beste Alemaniako, Britainia Handiko eta Hungariako ikasleekin. Epaimahaiak, Hautaketa Nazionaleko Biltzarrean hautatutako ordezkariek gure batzorde nazionala ordezkatzeko aukera izango dute Nazioarteko Bilkuran.

23-24 IKASTURTEKO EGUTEGIA

DBH

BATXILERGOA


TESTU LIBURUEN ZERRENDAK (23-24)

1DBH 2DBH 3DBH 4DBH 1BATX.   2BATX.


EUROPEAN Q QUALITY LABEL

Gure ikastetxeak Kalitatearen Europako Zigilua jaso du "Discover and Share your Identity Mark " eTwinning proiektuan egindako lanagatik.

Ziurtagiri bat jaso dugu eta ELEXALDE BHIko proiektua Eskola Hezkuntzako Europako Plataformaren arlo berezi batean agertuko da. 


GURASO ELKARTEKO BAZKIDE EGITEKO INFORMAZIOA

Ampa bazkidea egiteko.docx.pdf