BERRIAK
23-24 IKASTURTERAKO AURREMATRIKULA DBH
"Erasmus+ 2022. Europarako leihoak irekiz" JARDUNALDIA
2022ko abenduaren 19an, ostirala, Erasmus+ 2022. Europarako leihoak irekiz jardunaldia egin da Bilbon, Hezkuntza Sailak antolatuta. Topaketak Euskadiko 110 ikastetxe baino gehiago bildu ditu Bizkaiko hiriburuko La Bolsa eraikinean, eta bertan izan da Amaia Agirre, Eusko Jaurlaritzako Ikaskuntza eta Hezkuntza Berrikuntzako zuzendaria.
Ekitaldiaren barruan, ERASMUS+ aitorpena eman zaio Elexalde BHI institutuari, datozen 5 urteetarako Europako estrategian 2022-26 akreditazioaren bidez hartu duen konpromisoagatik.
Parte hartzera eta 2022-27 Akreditazioan egiten ari garen guztia ikustera gonbidatzen zaituztegu
AZAROAK 25, EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA EZABATZEKO NAZIOARTEKO EGUNA
Emakumeen kontrako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna dela eta, "Ez zaitez erori indarkeriaren sareetan" ekimena antalotu da ELEXALDE BHIn
VOLUNTEERING (ERASMUS+)
Erasmus programaren barruan eta komunitate proiektu irakasgaian, gure ikasleak boluntariotzan parte hartzen ari dira hainbat jardueratan ( euskaraldian, elikagaien bankuan, jostailu bilketan solidarioan, landare inbaditzaileak garbitzen, Gorozibiko auzo elkartearekin...).
"Gauzak hobetzeko ekarpen txiki bat egitea baino gauza aberasgarriagorik ez dago"
Elexaldeko ikaslea
Within the Erasmus programme and in the community project subject, our students are participating in volunteering in various activities (in euskaraldia, at the food bank, in solidarity collection of toys, cleaning of invasive plants, with the Gorozibi neighborhood association... ).
"There is nothing more enrich than doing one's tiny contribution to improve things"
Elexalde student
BISITALDIA EROSKIREN LOGISTIKA-ZENTRORA
(2022/11/03)
Batxilergoko bigarren mailako Ekonomiako ikasleek EROSKIren plataforma logistikoa bisitatu dute Elorrion. Instalazioa 2014ko azaroan ireki zen, guztiz automatizatua dago eta 400 lagunek egiten dute lan bertan.
ERASMUS+ PROIEKTUA
Hona hemen, geuria.eus komunikabidean ERASMUS+ proiektuari buruz argitaratutako artikulua.
HEDATZE-TAILEREN INFORMAZIOA
IKASGUNEA
22-23 ikasturte honetatik aurrera ez da ALEXIA erabiliko familiekin harremanetan jartzeko edota informazioa bidaltzeko.
ALEXIAren ordez, Hezkuntza Sailak sortutako IKASGUNEA plataforma erabiliko da.
Plataforma honen bidez, ikasleek eta beraien familiek ikasleen informazio akademikoa eskuratu ahal dute. Familiak eta ikastetxearen arteko komunikazio tresna bat ere da (hutsegiteak, notak, jakinarazpenak, etabar).
IKASGUNEAn sartzeko beharrezkoa da bertan erregistratzea Aita/Ama/Legezko Tutore gisa NANa, AIZ edo egoitza baimena erabiliz.
Erregistro prozesua eta plataformaren funtzionamenduari buruzko informazio guztia Hezkuntza Sailak argitaratuko ondorengo bideoan eta erabilera gidan jasotzen da.
OHARRA
Erregistroa egiterakoan mail helbide bat jarri beharko duzue. Komenigarria da mail hori, ikaslearen matrikula egiterakoan jarri zenuten mail berdina izatea.
ERRONKA SARIAK 2022

ZORIONAK GRADUETUEI 21-22
EZ UTZI INOIZ BENETAN EGIN NAHI DUZUNA EGITEN SAIATZEARI
Ella Fitzgerald
URDAIBAIRA BISITA
(BIRD CENTER)
4.DBH ko Biologia eta Geologiako taldekoek Urdaibai Bird Centera bisitatu dute eta bertako hezeguneetan dagoen hegaztien bioaniztasuna ezagutu eta begi bistan aztertzeko aukera izan dute. Padurari buruzko ezagutza ekologikoak, arrano arrantzalearen migrazio prozesuak eta hegaztiek bidaietan jasaten dituzten mehatxuak zeintzuk diren ezagutu dituzte.