EKINTZAK
EKINTZAK
EUSKARAREN ASTEA
Elexalde BHIn euskararen astea ospatu dugu, egitarau zabal eta dibertigarriarekin. Astearen barruan honako ekintzak egin ditugu: Euskalkibentura, mezu ezkutu jolasa, herriko kirolak, txokolate edangarria, Mintzodromora irteera eta bertso-emanaldia.
Jarduera guzti hauek euskararekiko motibazioa handitzeko, hizkuntza gaitasunak hobetzeko, euskal nortasuna eta kultura ezagutzeko, gizarte trebetasunak garatzeko eta hizkuntzarekiko atxikimendu positiboa lantzeko balio izan dute.
ELEXALDE BHIko EKOORDEZKARIAK GALDAKAOko BIODIBERTSITATEAREN ALDE
Elexalde BHIko Ekoordezkariek abenduaren 5ean Galdakaon ospatu ziren Eskolen arteko foroan eta udal foroan parte hartu zuten.
Ekimen horiek Eskola Agenda 2030 programaren baitan kokatzen dira. Eskola Agenda 2030ean, guztira 18 GJH lantzen dira, eta bi ikasturterik behin, herri-mailan, helburu bat aukeratzen da sakontzeko. Iazko eta oraingo ikasturtean, biodibertsitatearekin lotutako GJHa da landutako ardatza.
Elexalde BHIko ordezkariek beren ekarpenak partekatzeko eta Galdakaoko jasangarritasun politiketan ahotsa izateko aukera izan zuten, ikasleen konpromisoa eta ingurumenarekiko ardura agerian utziz.
Berriari erantsitako laburpen-bideoan, zortzi ikasleren ahotsak entzun daitezke. Bertan, bi foroetan landu dituzten gai nagusiak azaltzen dituzte, ikasleen ikuspegia eta bizipenak zuzenean ezagutzeko aukera eskainiz.
Halako ekimenek ikasleen ahalduntzea sustatzen dute, pentsamendu kritikoa eta komunikazio-gaitasunak garatuz, eta jasangarritasunarekiko konpromisoa indartzen dute, ikaskuntza esanguratsuaren bidez.
Ikusi jarraian ageri den bideoa.
ELEXALDEKO II. LIBURU AZOKA
Durangoko Liburu Azokarekin bat eginez, Abenduak 11n Elexaldeko bigarren eskuko II. Liburu Azoka ospatu dugu gure ikasleen artean irakurketa eta berrerabilpena sustatzeko.
Liburuak atsedenaldian egin den azokan erakutsi dira eta ikasle askok aleren bat eraman dute etxera . Oparitu ez diren liburuak ikasleek ikasgeletan dituzten bildumetara edo institutuko liburutegira pasatuko dira.
Gure liburutegia haz dadin laguntzeaz gain, berrerabiltzeko eta arduraz kontsumitzeko balioa ere erakustea izan da gure asmoa.
Eskerrik asko modu batera edo bestera egitasmoan parte hartu duzuen irakasle, ikasle eta institutuko langile guzti guztioi!!
DBH 3Fko IKASLEEK OSASUN MENTALAREN NAZIOARTEKO EGUNA OSPATU DUTE ELEXALDE BHIn
Osasun mentalaren gaia gaur egungo gizartean gero eta garrantzitsuagoa da. Urriaren 10a izan arren gai honi ikusgarritasuna emateko eguna. Horregatik, ELEXALDE BHIko 3F taldeko ikasleek hiru asteko proiektu sakon baten bidez landu dute gaia,
Lanketaren lehenengo egunean, norberaren barne hausnarketa sustatzea izan zen helburua. Ikasleek hiru galderari erantzun zioten bakarka, euren pentsamenduak papertxo batean idatziz. Ondoren, osasun mentalaren inguruko bideo labur batzuk ikusi zituzten, gaia modu hurbil eta ulergarrian lantzeko.
Bigarren saioan, ongizate emozionalarekin lotutako barneko ardurak, zalantzak eta galderak era anonimoan idatzi zituzten. Horrela, bakoitzak bere emozioak modu librean adierazteko aukera izan zuen, eta ikasle guztien artean elkarren errealitateak hobeto ulertzeko bidea zabaldu zen.
Hirugarren saioan, Elexalde BHIko liburutegian kokatzen den gune abegitsu batean, Gotzone Zameza psikologoaren bisita izan zuten. Bigarren saioan prestatutako galderak egin zizkioten, zalantzak argitzeaz gain, ongizate emozionala tabu izatetik aske eta giro lasaiean hurari buruz hitz egitea lortu zen. Saioak giro atsegina izan zuen, eta ikasleek modu eroso eta lasai batean parte hartu ahal izan zuten.
Proiektua arrakastatsua izan da, eta ikasleek azpimarratu dute “burua zaintzea gorputza zaintzea bezain garrantzitsua dela.” Jarduera honek kontzientzia eta elkartasuna sustatu ditu, eta gure komunitatean ongizate emozionalaren garrantzia nabarmentzen lagundu du.
Jarraian ikusgai dagoen bideo-laburpenean behatu daitezke proiektuan zehar bizitako hainbat momentu.
ELIKADURAREN MUNDU EGUNA
Urriaren 16an, Elikaduraren Mundu Eguna ospatu da eta gure institutuan ere aipamen bat egin ahal izan dugu. DBH 3B gelako ikasleak izan dira protagonistak.
Aurtengo gaia elikadura osasungarria izan da, eta ikasleek hainbat jarduera prestatu dituzte gai hori sakonago lantzeko. Lehenik eta behin, elikadura-ohiturei buruzko hausnarketa egin dute: zer jaten dugun, nola eragiten dion gure osasunari eta zer egin dezakegun ohitura hobeak garatzeko.
Horrez gain, pintxo lehiaketa osasungarria antolatu dute. Lehiaketa hau berezia izan da, izan ere, arauak beraiek adostu eta bateratu dituzte, elikadura orekatuaren eta jasangarriaren printzipioetan oinarrituta. Arau horien artean, aipatzekoa da pintxoen osagaiak etxetik ekartzea, kontsumo arduratsua sustatzeko eta alferrikako hondakinak saihesteko.
Emaitza ikusgarria izan da: pintxo osasungarri, koloretsu eta sortzaileak, zaporez eta ideiez beterikoak. “Error 404” taldea izan da garailea, euren pintxo original eta orekatua dela eta.
Egun honek aukera eman die ikasleei ikasteko, elkarrekin aritzeko eta elikadura arduratsu baten balioa partekatzeko.
ZORIONAK 3B GELAKO IKASLEEI ETA TUTOREARI!!
SORMENE PROGRAMA
Elexalde BHIko DBH 3ko ikasleek Sormene programaren barruan parte hartu dute, ‘Exodus’ operari buruzko solasaldian. Jardunaldia Torrezabalen izan da, eta Jon Saenz, Hegoa Alvarez eta Ane Legarreta izan dira hizlari, operaren sorkuntza prozesua eta gai nagusiak azalduz. Ekimenak artearen eta musikaren inguruko interesa piztu du ikasleen artean. Honez gain, ametsak lortzeko lan eta ekin egin behar dela adierazi diete ikasleei, motibazioa eta ahaleginaren garrantzia azpimarratuz.
JOB SHADOWING HELSINKIN
Elexalde BHIko Gemma Gutiérrez eta Edurne Ruiz irakasleek job shadowing batean parte hartu dute Märsky Athletics and Education eskolan (Helsinki), 2025eko irailaren 29tik urriaren 2ra bitartean.
Märsky Finlandiako kirol-ikastetxerik handiena da, eta malgutasunaren eta ikasleen autonomiaren adibide bikaina. Ikasturte akademikoa bost alditan banatzen da, ikasleei beren ikasketa-planak modu pertsonalizatuan antolatzeko aukera emanez.
Irakasleek digitalizazioaren garrantzia azpimarratu zuten: ikasle guztiek liburu digitalak erabiltzen dituzte eta azterketa guztiak ingurune digitaletan egiten dira. Gainera, Ylioppilastutkinto (Matriculation Examination) azterketak unibertsitaterako sarbidean duen garrantziaz ere ikasi dute.
Egonaldian, irakasleek Ingelesezko, Gaztelaniazko eta Idazketako saioetan parte hartu dute, zuzendaritzarekin eta orientatzaileekin elkartu dira, eta ikastetxearen funtzionamendua eta proiektu digitalak ezagutu dituzte..
Märsky-k hezkuntza akademikoa eta kirol-prestakuntza uztartzen ditu, autonomia, motibazioa eta ikaskuntza iraunkorra sustatuz. Esperientziak erakutsi die Finlandiako eredua malgua, inklusiboa eta gaitasunetan oinarritua dela, ikasleen garapen pertsonal eta akademikoa bultzatzeko.
Helsinkin egindako job shadowingari buruzko informazio gehiago nahi baduzu
BAKEAREN NAZIOARTE EGUNA
Bakearen Nazioarte eguna ospatu dugu Elexalde BHI-n
Irailaren 21ean Bakearen Nazioarteko eguna izan zen eta, ospakizun horren harira, Elexalde BHIko DBH 2C taldeko ikasleek ekimen berezia burutu zuten. Tutoreen gidaritzapean, eta Eskola Agenda 2030 programarekin lotuta, Proiektu Komunitarioa irakasgaiaren baitan, aldarrikapen-bideo bat sortu zuten bakearen garrantziaz hausnartzeko.
Ikasleek beraiek landu zituzten bai edukiak bai irudiak, eta emaitza ikusgarria izan da: elkarbizitza, errespetua eta elkartasuna balio nagusi gisa azpimarratzen dituen bideoa. Helburua argia izan da: ikasle guztien artean bakearen aldeko kontzientzia piztea eta egun berezi hau gogoratzeko ekarpen txiki baina esanguratsua egitea. Ekimen honek Garapen Jasangarrirako 16. Helbururekin du zerikusi zuzena: “Bakea, justizia eta erakunde sendoak sustatzea”.
Ikusi jarraian beraien lana:
ERASMUS+ (2025-2026)
2025-26 ikasturte honetan Erasmus+ programa berriro hasiko dugu, eta gure azken bi mugikortasunak gogorarazi nahi dizuegu.
2025eko apirilean eta maiatzean, Elexalde BHIk berriz ere erakutsi zuen munduari irekitakoa, inklusiboa eta eraldatzailea den hezkuntzarekiko konpromisoa duela. Lituanian eta Italian egindako bi Erasmus+ mugikortasunen bidez, ikasleek eta irakasleek esperientzia paregabeak bizi izan zituzten, bai arlo akademikoan bai pertsonalean arrasto sakona utzi zutenak.
Nazioarteko elkartruke horiek ez zuten soilik ikasleen hizkuntza, gizarte eta kultura gaitasunak indartu; Europako balioak ere sustatu zituzten, hala nola jasangarritasuna, herritartasun aktiboa eta aniztasunarekiko errespetua. Parte hartu zuen irakasle batek esan bezala: “Egin ditugun Erasmus mugikortasunek buruak ireki eta kulturen arteko loturak sendotzen dituzte. Elexalden biziki eta gogo biziz bizi izan dugu.”
Lituaniara bidean: jasangarritasuna, berrikuntza eta kultura baltikoa
Apirilaren 28tik maiatzaren 4ra, Elexalde BHIko sei ikaslek eta bi irakaslek Kaunasera (Lituania) bidaiatu zuten, Letoniako eta Lituaniako ikastetxeekin batera nazioarteko mugikortasun batean parte hartzeko. Esperientzia horrek ikasleei familia harreragileekin bizitzeko aukera eman zien, herrialde baltikoko eguneroko bizitzan murgilduz.
Egonaldiaren zehar, parte-hartzaileek tailer kolaboratiboetan aritu ziren, ingurumenaren jasangarritasuna, kulturen arteko errespetua eta Europako balio komunak bezalako gaiak jorratuz. Jarduerak ez ziren ikasgelara mugatu: ikasleek herrialdeko ondare kulturala ezagutu zuten, Vilniuseko eta Trakaiko bisiten bidez, historiaz, arteaz eta tradizioz beteriko bi hiri. Murgiltze horrek aukera paregabea eman zien beste testuinguru batzuetako gazteekin loturak estutzeko, esperientziak partekatzeko eta kulturen arteko zubiak eraikitzeko.
Italia ateak zabalduz: herritartasun digitala eta Italiako ondare kulturala
Handik aste gutxira, maiatzaren 24tik 31ra, Elexaldeko beste zortzi ikaslek eta bi irakaslek (Ingelera eta Historia sailetakoak) abentura berri bati ekin zioten, oraingoan Casertara (Italia). Han, Istituto Mattei izeneko ikastetxeak hartu zituen. Ikastetxe honek harreman estua du gure ikastetxearekin Erasmus+ programa dela eta.
Egun horietan, ikasleek familia italiarrekin egin zuten bizitza, eta horrek aukera eman zien hego Italiako bizimodua, hizkuntza eta ohiturak sakon ezagutzeko. Maila akademikoan, herritartasun digital kritiko eta arduratsua garatzeko jarduera ugaritan parte hartu zuten, sare sozialen erabilera etikoa, desinformazioa eta identitate digital kontziente baten eraikuntza bezalako gaiak aztertuz.
Kultur arloa ere protagonista izan zen: taldeak toki enblematikoak bisitatu zituen, hala nola Sorrento, Vesubio mendi ikusgarria eta Pompeia hiri arkeologikoa. Eskualdearen ondare historiko eta artistikoa bertatik bertara bizitzeko aukera izan zuten. Amaiera gisa, ikasleek anfitrioi zentroak antolatutako desfile original batean parte hartu zuten, Vietnamen inspiratutako moda ikuskizun batean, non sormena, kultura-aniztasuna eta lankidetza espiritua uztartu ziren.
Arrastoa uzten duen esperientzia hezitzaileak
Bi mugikortasun hauek benetako bultzada izan dira ikasleen heziketa integralerako, haien autonomia, jakin-mina, enpatia eta moldatzeko gaitasuna sendotuz.
Gure Erasmus programan garatutako jarduerez gozatzeko eta xehetasun gehiago aurkitzeko, bisitatu…
ITALY (CASERTA) STUDENT'S MOBILITY MAY 2025
LITHUANIA (KAUNAS) STUDENT'S MOBILITY APRIL 2025
I. HERRIARTEKO MINTZODROMOA
3DBH 18 ikasle, era aske eta asanblarioan aukeratuta, I. Herriarteko mintzodromoan egon dira, Gernikan. Ikasleen ahalduntzetik eta euskaraz gozamenez aritzeko sortutako egitasmoa izan da.
Bertan izan dira Oizmendi telebista eta Hitza egunkaria ere. Ondorengo linkean ikusi ahal duzue Oizmendi Telebistan agertutakoa.
EUSKO ETA EKOORDEZKARIEI ESKERRAK
DBH eta Batxikergoko eusko eta ekoordezkariek lan bikaina egin dute aurtongo ikasturtean. Hori dela eta, Elexalde BHIk, bakoitzari oroigarri bat eman die.
Pozik ikusi ditzazkezue beheko argazkian.
JOB SHADOWING LITUANIAN
Elexalde BHIko irakasleak diren Naia Gastelu eta Marta Gaitero, job shadowing aste beteko egonaldia egin dute maiatzan Lituaniako ikastetxe batean bertako hezkuntza sistema ezagutzen. Ondorengo linkean ikusi ahal da GEURIA aldizkarian argitaratutako artikulua.
GEURIA ALDIZKARIAN ARGITARATUTAKO ALBISTEA
GALDAKAOKO BERTSO TOPAKETA
Elexalde BHIk Galdakaoko beste ikastetxeekin batera Bertsozale Elkarteak antolatutako Galdakaoko bertso topaketan parte hartu du.
DBH1eko gure ikasleek, ikasturte osoan ikasitakoa erakusteko eta ahotsa finduta, kantuan aritzeko aukera izan dute. Ikusi nolako irribarreak marraztu diren beraien aurpegietan.
ELHUYAR ZIENTZIA AZOKA
Elexalde BHIko, 1. Batxilergoko Nahia de Harok, Aimar Moranek eta Ander Olivak "Energia jasangarriago baten bila: olatu-energia bihurgailu bakoitzarentzat, baldintza optimoen ezagutza" izeneko ikerketa-proiektua defendatu dute maiatzaren 29an Bilboko Areatzan ospatu den Elhuyar Zientzia azokan.
Ikasturte osoan egindako lanarekin gustora geratu dira. Larunbatean izango da sariketa.
KANTUGINTZA
Elexalde BHIko ikasleek, Jon Ugutz Ezkurdiaren laguntzarekin Euskal Herriko Kantugintzan murgildu dira. Urruneko belaunaldietatik hasi eta gaur arte.
Musika irakaslearekin, sasoian sasoiko kartelak diseinatu eta harrera beroa egin diete ikasleek abeslari eta musikariari.
IRAKURKETA JARRAIA
Elexalde BHIk udaletxeak sustatutako eskolarteko "irakurketa jarraitua" egitasmoan parte hartu du DBH 4ko zenbait ikaslerekin. Aldez aurretik, "Bozgora" ikastaroa jaso dute guztiek irakurketa eta hitzik gabeko komunikazioa lantzeko.
KANTUGINTZA
Elexalde BHIko ikasleek, Jon Ugutz Ezkurdiaren laguntzarekin Euskal Herriko Kantugintzan murgildu dira. Urruneko belaunaldietatik hasi eta gaur arte.
Musika irakaslearekin, sasoian sasoiko kartelak diseinatu eta harrera beroa egin diete ikasleek abeslari eta musikariari.
EUSKARALDIA MARTXAN
(2025/05/15)
Elexalde BHIn ere, "Elkar mugituz egingo dugu"!
Ikasle, irakasle zein langile,
euskara dantzarazteko eragile.
ELEXALDE BHIk ESKOLA OSASUNGARRIAGOA HELBURU: IKASLE, IRAKASLE ETA LANGILEEN ONGIZATE EMOZIONAL, SOZIAL ETA FISIKOAREN BILA
(2025/05/05)
Elexalde BHIk ikastetxeko ikasle, irakasle eta langile ororen ongizate emozional, fisiko eta sozialean jarri du fokua. Horretarako, ikasleak erdigunean jarri eta Aktibatuz izeneko Farmamundi Euskadiren proiektuan parte hartzea erabaki du. Ikastetxeko eskola komunitatea gustorago egotea nahi da. Ikastetxea, gizartearen isla denez, oso anitza da eta arreta jarri behar da banako bakoitzean.
Horretarako, DBH 1eko ikasleei eman zaie hitza eta 4 aste luzetan honakoak egin dituzte:
Zer den eskola osasungarria ulertu eta definitu.
Osasun komunitarioa lortzeko zein indargune (osasun aktiboak) dauden behatu eta identifikatu.
Osasun aktibo horiek nola hobetu eztabaidatu.
25-26 Ikasturterako esku-hartze posible bat proposatu. DBH1eko ikasleek, patioa hobetzeko proposamenak egin dituzte.
Baina, gainontzeko ikasleek zer uste dute? hemen ez da ibilbidea bukatu. Elexalden, EKOordezkarien sare antolatu bat dago urtez-urte aldatzen doana eta GJHekin lotutako edozein gai lantzeko komunikazio-eraginkorra erraztu eta bideratzen dute.
Oraingo honetan, EKOordezkarien sarea biltzeko, apirilaren 10ean, DBHko EKOordezkarien urteko kongresua ospatu da Elexalde BHIn. Kongresutxo horretan, DBH 1eko ikasleek, eskola osasungarriago bat lortzeko beraien proposamena mahai gainean jarri dute. Ostean, EKOordezkariek, bakoitza bere gelan, era demokratiko asanblarioan ahotsa jasota geratzeko prozedura abiatuko dute: EKOordezkari bakoitzak bere gaia gelara eramateko autonomia eta erantzukizuna izango du. Amaiatzeko, maila guztietako EKOordezkariei eskatuko diete, beraien geletan eztabaidatzeko institutuan emozionalki, sozialki eta emozionalki gustorago egoteko zer eraldatu daitekeen.
JUMPYARD
(2025/04/10)
Pasa den ostegunean, apirilaren 10ean, 2. Batxilergoko aisiako taldeak ireera egin zuen Derioko JumpYard-era.
Argazkietan ikusten den bezala, 2 orduz topera ibili ziren gure ikasleak.
EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA
(2025/03/20)
Elexalde BHIk Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatu du martxoaren 10eko astean zehar, ekintza desberdinekin; ostiralean bi argazkirekin berretsi genuen feminismoarekin daukagun konpromisoa.
Martxoaren 8aren inguruan musikan DBH3ko ikasleek berdintasunaren aldeko playlist edo kanta zerrenda bat egin zuten. Hau da esteka:
https://view.genially.com/67e3e1ef333f0e890c6c18f0
Playlist honetan sartzeko, ondorengo pasahitza jarri behar da: ELEXALDE
EUROPEAN YOUTH PARLIAMENT (EYP)
(2025/03/20)
Aurreko urteetan bezala, Elexalde BHIk 2025eko EYP eskualdeko konferentzian parte hartu du Bilbon. 4 DBHko lau ikaslek eta 1 Batxilergoko bi ikaslek parte hartu dute ekitaldian. Bertan, Europako Parlamentuan hainbat mozio lege bihurtu aurretik nola eztabaidatzen diren ikasi dute. Ekitaldian hainbat batzorde egon dira, bakoitza egungo gai garrantzitsu bati buruzkoa, eta parte-hartzaile guztiek haien gaiei buruzko eztabaidetan parte hartu dute.
Gure ikasleek lan bikaina egin dute, eztabaidetan modu aktiboan parte hartuz.
Zorionak egindako lan bikainagatik!
Congratulations!
Well done!
Honetaz gain, Andere Royale Sacristan zoriondu nahi dugu, uztailan Bartzelonan ospatuko den Euskal Gazte Parlamentuaren (EYP) 20. Biltzarrean parte hartzeko hautatua izan delako. Ziur gaude gure ikastetxea bikain ordezkatuko duela eta aukera hau ondo aprobetxatuko duela ikasteko eta gero esperientzia gurekin partekatzeko.
Zorionak eta aurrera!
Congratulations and go ahead!!
BADATOR EUSKARALDIA
(2025/03/13)
Elexalde BHIk entitate moduan Euskaraldian parte hartzea erabaki du.
Jakingo duzuen bezala, Euskaraldia herritarren hizkuntza-praktikak aktibatu eta euskararen erabilera handitzeko asmoa duen ariketa soziala da.
Laugarren edizioa izango da hau, eta lehen aldiz, udaberrian egingo da: 2025eko maiatzaren 15etik 25era.
Entitate moduan, euskararen biziberritzean zeresana eta zeregina daukagula uste dugunez, guk ere parte hartzeko konpromisoa hartu dugu.
Hasi gara AHOBIZI edo BELARRIPREST izango garen hautatzen:
Erantzun GALDETEGIA gure institutuko kide, bazara.
Aurrerago, informazio zein prestakuntza ezberdinak helaraziko dizkizuegu, elkarrekin Euskaraldian parte hartuz, hizkuntza ohituretan jauzi bat egin eta euskararen erabilera handitu dezagun. .
EUSKAL GIROTZE BARNETEGIA
(2025/03/13)
DBH 1eko Elexalde BHIko ikasle guztiek Euskal Girotze Barnetegian egoteko aukera izan dute aurton.
Ikasleei euskal giro aberats bat ezagutzeko eta, are gehiago, bertan euskaraz bizitzeko aukera eskaini diegu 4 eguneko egonaldian.
Euskal giro goxo eta aberatsean bizipen gogoangarriak izan dituzte Hondarribian, Elgoibarren, Zerainen, Arbizun, Lemoizen eta Gorozikan.
Euskara ikasteko prozesuari eta hizkuntzarekin duten harreman afektiboari bultzada eragingarria eman diote.
Ikusi jarraian, ikasleen hitza biltzen duen Dianan, nolako aldaketa izan duen egonaldiak beraien euskararekiko jarreran.
EUSKALDUNA JAUREGIRA BISITA
(2025/02/17)
Gaur, Abraham Cupeirok eta BOSek mundu magiko batera eraman gaituzte arabiar, zelta, erromatar eta greziar mitologien bidez, Mythos proiektu berritzailean. Bere musikak, ahaztutako zibilizazioetatik berreskuratutako instrumentuek eta bere adeitasunak antzinako musiketatik gertuago sentitzeko aukera eman digute. Eskerrik asko Abraham zure gertutasunagatik, adeitasunagatik eta azalpenengatik. Eskerrik asko BOSi esperientzia horietaz gozatzera gonbidatzeagatik.
Today Abraham Cupeiro and the BOS have transported us to a magical world through Arab, Celtic, Roman and Greek mythologies in their innovative project, Mythos. His music, his instruments recovered from forgotten civilisations and his kindness have allowed us to feel closer to ancestral music. Thanks to Abraham for his closeness, kindness and explanations. Thanks to BOS for inviting us to enjoy this experience.