GURASOAK
IKASGUNEA
22-23 ikasturte honetatik aurrera ez da ALEXIA erabiliko familiekin harremanetan jartzeko edota informazioa bidaltzeko.
ALEXIAren ordez, Hezkuntza Sailak sortutako IKASGUNEA plataforma erabiliko da.
Plataforma honen bidez, ikasleek eta beraien familiek ikasleen informazio akademikoa eskuratu ahal dute. Familiak eta ikastetxearen arteko komunikazio tresna bat ere da (hutsegiteak, notak, jakinarazpenak, etabar).
IKASGUNEAn sartzeko beharrezkoa da bertan erregistratzea Aita/Ama/Legezko Tutore gisa NANa, AIZ edo egoitza baimena erabiliz.
Erregistro prozesua eta plataformaren funtzionamenduari buruzko informazio guztia Hezkuntza Sailak argitaratuko ondorengo bideoan eta erabilera gidan jasotzen da.
OHARRA
Erregistroa egiterakoan mail helbide bat jarri beharko duzue. Komenigarria da mail hori, ikaslearen matrikula egiterakoan jarri zenuten mail berdina izatea.