JANTOKIA

JANTOKIKO ARAUTEGIA

ARAUAK

1. Jantokira garaiz etorri eta modu txukunean sartu.

2. Ikasle bakoitzak bere mahaia du eta baimenik gabe ezin izango da lekuz aldatu.

3. Mahaian tonu egokian hitz egin behar da oihukatu gabe ; beraz, ez dago mahaia batetik bestera hitz egiterik.

4. Bazkalorduan ezin izango da mahaitik altxatu, eta kasu larrietan baimena eskatuz gero altxatu ahal izango da.

5. Gizalegez jan behar da, gainontzeko bazkalkideak molestatu barik eta mahai-tresnak ondo erabiliz.

6. Bazkalorduan ezin da sakelako telefonoa atera. Modu berean, ez dago mp3-a edo horrelakoak belarrietan jarrita egoterik.

7. Erabat debekatuta dago janariarekin jolastea, janaria botatzea, edota jantokitik janaria ateratzea.

8. Bazkaldu ostean, edo bazkaldu baino lehen, txandaren arabera, atsedenaldi orduan, ezin da institututik irten. Ikasleren batek ikastetxetik irten beharra izango balu, justifikatu egin beharko du irten baino lehen.

9. Ikasleak modu ordenatu batean ateratzen dira jantokitik eta monitoreek emandako jarraibideak bete behar dituzte.

10.Jantokira kanpoko janaririk ezta edaririk ere ezin duzue ekarri.

11. Jantokiko tresneria apurtzen badute, ordezkatu egin beharko dute.

Jantoki zerbitzua erabiltzen dutenak arau hauek guztiak betetzera derrigortuta daude.