CHROMEBOOKAK MAILEGUAN

HEZKUNTZA SAILA

HEZKUNTZA SAILAK ARGITARATUTAKO EBAZPENA

Hezkuntza Sailak, ikastetxe publikoetako digitalizazioa bultzatzeko, DBH eta Batxilergoko ikasleei chromebook bana maileguan ematea erabaki du. Mailegu horren prozedura ondorengo ebazpenean zehazten da

EBAZPENA

MAILEGUAREN BALDINTZAK


OHIKO GALDERAK

ZER DA CHROMEBOOKAREN HONDAR-BALIOA?

Hondar-balioa, chromebookaren balioa denborak aurrera egin ahala da..

Balio hau erabiliko da zehazteko familiek ordaindu beharko dutena erabilera txarragatiko hausturetan, galeretan eta ebasketetan (indarkeriarik gabeko lapurretak). Chromebook bat itzultzen ez denean ere balio hau ordaindu beharko da zigor gisa.

Hondar-balioa zehazteko hiru gauza izaten dira kontutan: 4 urteko renting-aldia amaitu arte ordaindu gabe dauden urteak, material mota horren renting-aren hileko kuota eta 4 urte geroago ekipoak duen balioa (50 euro inguru). 

Nonela kalkulatzen da: renting-etik geratzen diren urteak bider 12 kuota bider material horrentzako renting-aren hileko kuota. Ateratzen den zenbatekoari 50 euro gehituko zaizkio (rentinga amaitzen denean ekipoak izango duen balioa).

Hondar-balioa ezin izango da izan 50 euro baino gutxiago.

Ikastetxeak ez du balio hori kalkulatu behar, renting-ekipoen mantentzea daraman enpresak kalkulatuko du eta aurrekontua ikastetxeari bidaliko dio, familiari helarazteko.

Adibide bat (gutxi gorabeherako prezioak erabiliko ditugu, ez dira prezio errealak) 

Ekipoaren datuak:

Ordenagailu mota: Chromebook. 

Entrega-data 2021/01/01. 

Materiala galdu edo ebatsi den eguna: 2022/03/01. 

Renting-aren hileko balioa: 10 €. 

Renting-a amaitzeko gelditzen diren urteak: 2 urte.

Hondar-balioa: (2 urte * 12 kuota * 10 euro) + 50 euro = 290 euro.


ZER EGIN LAPURRETA BAT GERTATZEN DENEAN?

Lapurreta bat gertatzen denean, familiak (edo ikastetxeak, ikastetxean lapurtu badute) lapurreta-salaketa bat jarri behar du Ertzainaren aurrean, eta ikastetxean entregatu. Ikastetxeak salaketaren kopia bat bidalliko du Renting-eko ekipoen CAU-ra eta beste ordenagailu bat entregatzeko prozesua hasiko da.


ZER EGIN EKIPOA GALTZEN BADUGU EDO EBASKETA BAT ( INDARKERIARIK GABEKO LAPURRETA) GERTATZEN DENEAN?

Kasu horretan, familiak bere gain hartu beharko du horren kostua. Ikastetxeak Renting ekipoen CAUra komunikatuko dio gertaera eta hornitzaileak aurrekontu bat bidaliko dio ikastetxeari, ekipoaren hondar-balioa zein den zehaztuz. Ikastetxeak familiari bidaliko dio aurrekontu hori, eta honek, ikastetxeari ordaindu ondoren, ordainagiria aurkeztu beharko dio ikastetxeari, beste ordenagailu bat eman diezaioten.

Eragiketa hori egin ondoren, ikastetxeak CAUri jakinaraziko dio ordainketa eginda dagoela, beste ekipo bat eman diezaioten.

Familiak ordaintzen ez badu, ez zaio beste ekiporik emango.


ZER EGIN ERABILERA TXARRAREN ONDORIOZ HAUSTURAK GERTATZEN DIRENEAN?

Kasu horretan, familiak bere gain hartu beharko du horren kostua. Ikastetxeak renting-ekipoen CAUri komunikatuko dio gertaera, eta hornitzaileak posta bat bidaliko dio ikastetxeari konponketaren kostuaren aurrekontuarekin (edo ekipoaren hondar-balioarekin, konponketa-kostua hondar-balioa baino handiagoa bada). Ikastetxeak familiari emango dio, eta honek, ordaindu ondoren, ordainagiria aurkeztu beharko dio ikastetxeari.

Ez da ekipoaren konponketa-aurrekontua onartu behar familiak ikastetxeari ordaindu arte. Aurrekontua onartu ondoren, hornitzaileari ordaindu behar zaio.

Ordainketa egin ondoren, ikastetxeak CAUri jakinaraziko dio, eta honek konponketari ekingo dio. Familiak ez badu ordaintzen, ez da chromebooka konponduko.


ZENBAT KOBRATUKO DU HORNITZAILEAK ERABILERA TXARRAREKIN LOTUTAKO HAUSTURAK DAUDENEAN?

Ondoren agertzen dira 23-24 ikasturtean, hornitzaileak bidalitako aurrekontu batzuen zenbatekoak:

Teklatu berria: 66,55 € 

Full HD pantaila haustea: 175,45 € 

Karkasa guztien aldaketa: 113,74 € 

Kargadore berria: 35,09 €


ZER GERTATZEN DA IKASLE BATEK ESLEITUTA DUEN CHROMEBOOKAREKIN, 4 URTE BAINO GUTXIAGO BADAGO IKASTETXEAN?

Ikasleak chromebooka ikastetxeari eman beharko dio, eta enpresa hornitzaileak automatikoki erretiratuko du beste ikastetxe batean berrerabiltzeko.

DOKUMENTUAK